Vitoria-Gasteiz 30/03/2021
2020an, instituzioen -horien artean Arartekoa- eta administrazio publikoen jarduerak ondorioak pairatu zituen martxoan OMEk COVID-19ak eragindako osasun publikoko larrialdi-egoera pandemia gisa izendatu zuenean eta aipaturiko larrialdiari erantzute aldera lege- eta osasun-mekanismo guztiak aktibatu zirenean. Konfinatzea eta funtsezkotzat jotzen ez diren jarduera guztiak ixtea ekarri zuten erabaki horien ondorioz, garrantzitsuak eta askotarikoak izan dira herritarrek beren eskubideei dagokienez izan dituzten eraginak edo mugak, norbanakoaren eta komunitatearen osasuna babeste aldera. Eta Arartekoak gertutik ezagutu ahal izan ditu herritarrek et.euskal administrazioek aurre egin behar izan d ...
Vitoria-Gasteiz 29/03/2021
Goian bego
Xabier Markiegi bart hil da Aguadulcen, Almerian. Markiegi 1995eko martxoaren 3an jabetu zen ararteko karguaz. Bere agintaldian, 2000ko iraila arte, Mercedes Agúndez Basterra abokatua izan zuen ondoko. Bilbon jaio zen, Filosofia eta Letretan, Psikologian eta Teologian lizentziaduna da eta, horrez gain, ingeniaritza ere ikasi zuen. Xabier Markiegi eta Mercedes Agúndezen agintaldiak sendotu zuen Ararteko erakundea, bulego horren jarduerak kuantitatiboki eta kualitatiboki areagotu baitziren; era berean, agintaldi horretan erakundea gizartera zabaldu zen, Bilbon eta Donostian herritarrak artatzeko bulegoak abiaraziz. Garai hartan Arartekoaren bulegoak hainbat txosten berezi aurkeztu zizkion Eusk ...