JARDUERAK
Vitoria-Gasteiz 25/02/2021
Manuel Lezertua Rodríguez gaur goizean jabetu da Euskal Autonomia Erkidegoko arartekoaren karguaz, Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuran, hil honen 18an berriz hautatua izan ondoren, gehiengo handiz eta kontrako botorik gabe, bost urteko beste agintaldi baterako. Bilbon jaioa, Lezertua Zuzenbidean lizentziaduna da eta legeriako master bat egin zuen Londreseko Unibertsitatean. Eusko Jaurlaritzaren abokatu gisa hasi zuen bere lan-ibilbidea eta gero Estrasburgora joan zen, Giza Eskubideen Europako Auzitegiko eta Auzitegi Konstituzionaleko letradu moduan lan egitera. Europako Kontseiluaren Finantza-kriminalitatearen kontra borrokatzeko Alorreko buru izan da, eta erakunde horretako aholkulari juridi ...
Vitoria-Gasteiz 08/02/2021
Gomendio hori Espainiako Ornitologia Elkarteak (Sociedad Española de Ornitología, SEO/BirdLife) azaldutako kexa batek eragin zuen. Elkarte horrek kezka agertu zuen hegaztiak elektrokutatuta edo linea elektrikoe.euskarrien kontra talka eginda hiltzeko arriskua dagoelako. SEO/BirdLife elkarteak arazo horren berrri eman zion Arartekoari, eta Euskadiko lurraldean ebaluazio bat egin zedin eskatu zuen, legerian indarrean dauden neurriak zenbateraino betetzen diren jakiteko eta linea elektrikoen titularrei honako hau galdegiteko: hegazti-fauna hiltzeko arriskua duten linea elektrikoak konpon ditzatela. Arartekoak informazioa eskatu die Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailari, foru-organo eskudunei, p ...
Vitoria-Gasteiz 26/01/2021
Pertsona batek Arartekora jo zuen, izan ere, Lezoko baserri batean udal lizentziarik gabe teilape bat jarri zutenez gero, salaketa egin zion Lezoko Udalari, hirigintzako legezkotasuna berrezar zedin, baina Lezoko Udalak ez zion erantzun. Kexan adierazitakoaren arabera, Lezoko Udalak ebazpen baten bidez adierazi zuen baserri hartan teilape bat eraikitzeko lanak ez zeukala beharrezko lizentziarik eta bateraezina zela Lezoko Hiri Antolamendurako indarreko Plan Orokorrarekin. Ebazpen hartan teilapea eraisteko agindua ere eman zen, ebazpena jakinarazi eta hilabeteko epean. Geroago, kexagileak udalari informazioa eskatu zion eraistea gauzatzeko hartu ziren neurrien gainean, baina ez zuen udalaren er ...