Adierazpen Askatasunari buruzko Nazio Batuen Errelatore Bereziak Interneten sartzeko eskubidea defendatzen du

Duela egun batzuk argitaratutako urteko txostenean, Frank LaRue Iritzi eta Adierazpen Askatasunerako Eskubidea Sustatzeko eta Babesteko Nazio Batuen Errelatore Bereziak salatu du Interneterako sarbidea murriztea giza eskubideen urraketa dela. NBEko errelatore bereziak interneten izaera bakarra eta eraldatzailea nabarmentzen du, iritzi- eta adierazpen-askatasunerako eskubideari dagokionez ez ezik, beste eskubide batzuei eta gizarte osoak aurrera egiteko eskubideari dagokionez ere.

 

Txostena ikusi