Afrikarren ondorengoen inguruko NBEko aditu taldeak ikerketa bisitaldia egin du Espainiara

Afrikarren ondorengoen inguruko NBEko aditu taldea Espainia bisitatzen ari da egunotan (otsailaren 19tik 26ra).

Gaur egun aditu taldearen buru den Sabelo Gumedzeren esanetan "edozein arrazakeria, arrazagatiko diskriminazio, xenofobia, afrofobia eta horiei lotutako beste edozein intolerantzia motari buruzko informazioa bilduko dugu, afrikarren ondorengoen giza eskubideak, oro har, Espainian zer egoeratan dauden ebaluatze aldera".

Iturria: Giza Eskubideen aldeko Nazio Batuen Goi Komisarioa