Aldatzeko bidean da Giza Eskubideak Babesteko Amerikarteko Sistema

Duela urte batzuk geroztik eztabaidatzen ari dira ea alda daitezkeen Giza Eskubideak Babesteko Amerikarteko Sistemaren erakundeak eta lan-prozedurak. Nahiz eta egindako proposamenetako batzuek Sistema indartzea duten helburu, beste batzuek, aldiz, eginkizunak eta finantzaketa ahuldu nahi dizkiete Amerikarteko Batzordeari eta Adierazpen Askatasunerako Kontalari Bereziari.

Giza Eskubideak Babesteko Amerikarteko Sistema aldatzearen berri emateko Zentroa Latinoamerikako gizarte-erakunde batzuen koalizioak sortu du. Erakunde horiek eztabaida publikoa sustatu nahi dute Estatu Amerikarren Erakundeak Giza Eskubideak babesteko dituen organoak aldatzeaz. Oraindik orain, Giza Eskubideak Babesteko Amerikarteko Sistema aldatzeko hainbat proiektu egin dira, eta proiektu horien dokumentazio, jarraipen eta kontrol iturri izan nahi du Informazio Zentroak.

HEMEN aurki daitezke Amerikarteko Sistema aldatzeko prozesuari buruzko agiri nagusiak.