Aniztasun Afektibo-Sexualean Hezteari buruzko I. Jardunaldiak

Iñigo Lamarca arartekoa Aniztasun Afektibo-Sexualean Hezteari buruzko I. Jardunaldietan parte hartzen ari da gaur, Logroñon. Jardunaldiok Errioxako Unibertsitateak antolatu ditu, GYLDA taldearekin eta Logroñoko Udalarekin elkarlanean. Lamarcak hitzaldi bat emango du gai honen gainean: "La protección de la diversidad afectivo sexual: Papel de la figura del defensor".

Jardunaldien helburuak hauexek dira: aniztasun afektibo-sexualari eta hezkuntza-esparru ezberdinetan bizi duen egoerari buruzko ezagupenak gaurkotzea; homofobia ikastetxeetan gaur egun zer egoeratan dagoen, zer arazo sortzen dituen eta zer konponbide dauden aztertzea; eta jardunaldietara joaten diren pertsonei baliabideak eta estrategiak ematea, aniztasun afektibo-sexuala edozein hezkuntza-esparrutan lantzeko.

Hezkuntza-eremuko homofobiari buruz 2007. urtean egin zen txostenaren arabera, Bigarren Hezkuntzako ikasleetatik %30ek jarrera homofoboak erakusten dituzte beren ikaskide batzuen kontra, eta hauek isilean bizi eta jasaten dute jazarpen hori.


Vitoria-Gasteiz, 2010eko martxoaren 26a