Arartekoa berdintasunerako Emakunde saria emateko ekitaldira joan zen

Iñigo Lamarca arartekoa emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko Emakunde Saria emateko ekitaldian izan zen. Aurten Bagabiltza elkarteari eman zaio, emakumeak ekonomia arloan ahalduntzeko egin duen lanagatik. Bilboko Euskalduna Jauregian egin zen ekitaldia, apirilaren 29an, eta euskal politika, gizarte eta kulturako anitz ordezkari izan ziren bertan.