Arartekoa bilerak egiten ari da inmigrazio arloan diharduten elkarteekin

Iñigo Lamarca arartekoa eta bere lantaldeko hainbat kide bilerak egiten ari dira egunotan immigrazioarekin lotutako zenbait arlotan lan egiten duten talde batzuekin.

Bilera horietan gai ugari jorratzen ari dira: esate baterako, Ararteko erakundearen jarduerak etorkinen eskubideen gainean, talde horrek dituen arazoak eta beharrak, baita etorkinen eskubideak babesten diharduten elkarteen egoera eta arazoak ere.

Immigrazio arloan diharduten elkarteekin bilerak egiteaz gain, Ararteko erakundeak harreman estua du beste gizarte-eragile batzuekin ere. Eragileok egoera txarrean dauden edo askotariko gizarte-arazoak dituzten pertsonekin egiten dute lan: askatasunik gabeko pertsonak, baztertuak, etxerik ez dutenak, e.a. Talde horiei esker, bestela inor ohartu gabe gerta zitezkeen arazoak eta egoerak antzeman daitezke, eta jakitera eman. Gainera, bitartekotza-lana egin dezakete gure gizarteko sektore ahul-ahulen eta Arartekoa bezalako erakundeen artean, haiei beren eskubideez ohartaraziz, beraien eskaerak adierazten lagunduz, administrazioei zerbitzu egokia exijituz eta gizarte-kohesio handiagoa izaten lagunduz.


Vitoria-Gasteiz, 2010eko urriaren 19a