Arartekoa Defentsa-erakundeen Europako Sarearen urteko biltzarrera joango da

Edizio honetan, Europako defentsa-erakundeek dituzten erronkez hausnartuko dute parte-hartzaileek

Manuel Lezertua arartekoa Defentsa-erakundeen Europako Sarearen (ENO) urteko biltzarrean parte hartzen ari da, azaroaren 9an eta 10ean. Bruselan egiten ari da, Europako Parlamentuaren egoitzan, izenburu honekin: “Egungo erronkei aurre egiteko ikuspegiak”.

Jardunaldi horiek urtero antolatzen ditu Europako defentsa-erakundeak eta Europa osoko nazioetako eta eskualdeetako defentsa-erakundeetako titularrak elkartzen ditu. Erronka berri horien artean, honako hauek jorratuko dituzte: Europar Batasunean migrazio-fluxuak kudeatzea eta horiek oinarrizko eskubideen estandarretara egokitzea; administrazio publikoak nola erabiltzen ari diren adimen artifiziala, eta horrek dakartzan abantailak eta arriskuak; etikari eta osotasunari buruzko erregulazio-esparruen premia administrazio publikoetan. 

EGITARAUA

Vitoria-Gasteiz, 2023ko azaroaren 9a