Arartekoa El Correo-ren mendeurrena ospatzeko ekitaldira joan da

Iñigo Lamarca arartekoa El Correo egunkariaren 100. urtea ospatzeko ekitaldira joan da gaur. Ospakizun horretarako, Bilboko Guggenheim museoa aukeratu da, eta agintari ugari joan da bertara.

1910eko maiatzaren 1ean eman zen argitara El Pueblo Vasco izeneko lehen egunkaria, Fernando, Gabriel eta Emilio Ybarra anaien ekimen ondorioz. Lehen egunkari hark 2.743 aleko tirada izan zuen; 100 urte geroago, EAEn gehien irakurtzen den egunkari idatzia da El Correo.

Horrela bada, Arartekoak zorionak eman nahi dizkio El Correo-ri, ehun urteotan egin duen informazio-lan guztiagatik.

Bilbao, 2010eko maiatzaren 31