Arartekoa Hagara joango da, Ombudsmanaren Nazioarteko Institutuko Batzar Nagusira eta Munduko Konferentziara

Manuel Lezertua arartekoak Ombudsmanaren Nazioarteko Institutuko Batzar Nagusian eta Munduko Konferentzian (IIO) parte hartuko du gaur eta bihar. Topaketa hori Hagan egingo da, Herbehereetako Defentsa-erakundearen eskutik, izenburu honekin: “Elkarrekin jardutea, gure geroaren alde”. 

IIO mundu mailako sare bat da  Ombuds erakundeen nazioarteko sarerik handiena, Ombuds erakunde independenteak elkarrekin lankidetzan aritzeko. Informazio-trukea sustatzen du eta bere kideen ahalmenak garatzen laguntzen du, prestakuntza-eskaintzen bidez. Sarea eskualdeka antolatzen da eta, hortaz, Arartekoa 2017an bertan sartu zenetik, erakundea sare horren Europako eskualdearen barruan kokatzen da, lurraldeari dagokionez. 

Arartekoak hauxe du lehenbiziko aukera lau urtean behin antolatzen den topaketa horretara joateko. 
IIOren munduko konferentziaren edizio honetan, batez ere ezagupenak trukatuko dira honelako gaien gainean: klima-aldaketa eta bizi-baldintzak, defentsa-erakundeen mandatuak eta horiek pertsona kalteberei hurbiltzea, eta etorkizuneko belaunaldiak-haurren ikuspegia. Bihar, maiatzak 15, arartekoak hizlari gisa esku hartuko du gai hau aztertuko duen mahaian: ea haurren eskubideei eta ingurumenari buruzko 26. Ohar Orokorrak inplikazio handiagoak izan litzakeen.

EGITARAUA 

Vitoria-Gasteiz, 2024ko maiatzaren 14a