Arartekoa-k bilera egin du CEAR-Euskadirekin

Iñigo Lamarca arartekoak bilera egin du Bilbon Javier Galparsororekin. Errefuxiatuei Laguntzeko Espainiako Batzordeak (CEAR) Euskadin duen presidentea da bera. Arartekoa eta CEAR-Euskadiko presidentea munduan asiloa eta babesa ematearen errealitateaz mintzatu dira, baita Espainian errefuxiatu maila aitortzeko prozesuaz ere, "oztopo lasterketa"tzat jotzen baita.

Aukera hori baliatuta, arartekoak CEARren behar-beharrezko lana goraipatu du, beraien bizia edo osotasun fisikoa arrisku larrian zegoelako beren herrialdetik ihes egin behar izan duten pertsonen eskubideak defendatzen baititu. Gaur gaurkoz, inoiz baino beharrezkoagoa da CEAR, izan ere, bere lanaren bitartez, mugituz dabiltzan pertsonak babesteko asmoz nazioartean dauden estandarrak Espainian bete daitezen zaintzen du, asiloa lortzeko eskubidea eta eskubide hori errefuxiatuei aitortzea aldezten du, eta bizikidetasunean eta elkartasunean oinarritutako kultura garatzen laguntzen du.

Arartekoak hauxe eskatzen die botere publikoei: nork bere eskumenen eremuan, erabakitasunez egin dezatela CEARren lanaren alde, baita giza eskubideak defendatzen diharduten gainontzeko gizarte-erakundeen alde ere.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko ekainaren 17a