Arartekoa NBEko kontalari bereziarekin bildu zen, terrorismoaren kontrako borrokan giza eskubideak eta oinarrizko askatasunak sustatu eta babestearen gainean hitz egiteko

Maiatzaren 10ean, Iñigo Lamarca arartekoak bilera bat egin zuen Martin Scheinin NBEko kontalari bereziarekin eta erakunde horretako ordezkari batzuekin, terrorismoaren kontrako borrokan giza eskubideak eta oinarrizko askatasunak sustatu eta babesteari buruz hitz egiteko. Bilera horretan Arartekoarekin izan ziren Julia Hernández bere ondokoa, Faustino López de Foronda idazkari nagusia, Rafa Sainz de Rozas Espetxeratuen Arloko koordinatzailea eta Asier Vallejo Kabinete zuzendaria.