Arartekoa Ombudsmanen Iberoamerikako Federazioaren XI. biltzarrean

Aste honetan, Iñigo Lamarca arartekoa Ombudsmanen Iberoamerikako Federazioaren (OIF) XI. Biltzarrera joango da, baita "Giza Eskubideen defendatzaileen eskubide ekonomiko, sozial eta kulturalak" izenburupean Buenos Airesen -Argentinan- egingo den Nazioarteko Mintegira ere.

OIF herritarren eskubideak babestu eta zaintzeko biltzar iberoamerikarra da. Bere helburu nagusia foro bat sortzea da, elkarrekin lan egiteko, batak besteari bere esperientzien berri emateko eta Ombudsmanaren irudia sustatu, ezagutarazi eta indartzeko.

Era berean, OIF-k giza eskubideetan oinarritutako kultura sustatu eta zabaldu nahi du bere kideen herrialdeetan, giza eskubideak errespetatzen, babesten eta bultzatzen ahaleginduko diren nazioarteko eta gobernuarteko erakunde eta organismoekin lankidetzan arituz, baita gobernuz kanpoko erakundeekin ere.



Vitoria-Gasteiz, 2006ko azaroaren 28a