ARARTEKOAK ATSEKABE SAKONA ERAKUSTEN DU BARTZELONAN GERTATUTAKO ERASO TERRORISTAREN AURREAN, ETA ELKARTASUNA ADIERAZTEN DIE BIKTIMEI ETA BERAIEN FAMILIEI

Atzo Bartzelonan eraso terrorista egin, biktima ugari sortu eta hiri horretan izua piztu zela eta, Manuel Lezertua arartekoak nahigabea erakusten du eta biziki gaitzesten du eraso hori.

Une latz hauetan, arartekoak bere samina eta hurbiltasuna partekatu nahi ditu biktimekin, haien senideekin eta, oro har, Kataluniako herritarrekin.

Gainera, nabarmendu du gizarte demokratikoaren nagusitasun moralari eutsi behar zaiola, oinarrizko eskubideak zeharo gutxietsiz dihardutenen bidegabekeriaren kontra.

Eredu demokratikoaren azpian dauden balio eta printzipioekiko konpromisoa bultzatzea aldezten du, hala nola bizitza eta askatasuna errespetatzea, tolerantzia eta giza eskubideak babestea, terroristek lortu nahi duten izuari aurre egiteko modu bakartzat.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko abuztuaren 18a