Arartekoak atsekabea erakutsi nahi du Londreseko atentatuaren aurrean, eta elkartasuna adierazi biktimei eta haien familiei

Manuel Lezertua arartekoak biziki gaitzesten du atzo arratsaldean Londresen egindako eraso terrorista, eta bat egiten du biktimen, haien senideen eta, oro har, britainiar gizartearen nahigabearekin eta saminarekin.

Gainera, nabarmendu du gizarte demokratikoaren nagusitasun moralari eutsi behar zaiola, oinarrizko eskubideak zeharo gutxietsiz dihardutenen bidegabekeriaren kontra.

Eredu demokratikoaren azpian dauden balio eta printzipioekiko konpromisoa bultzatzea aldezten du, hala nola bizitza eta askatasuna errespetatzea, tolerantzia eta giza eskubideak babestea, terroristek lortu nahi duten izuari aurre egiteko modu bakartzat.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 23a