Arartekoak bat egin du ENO sareak Europako hauteskundeez egindako adierazpenarekin

Arartekoak bat egin du Europako Ombudsmanaren deiarekin, zeinak Europako herritarrak datozen Europako hauteskundeetan parte hartzera animatzen dituen. Euskadin ekainaren 9an izango dira. 

Dei hori garrantzitsua da, izan ere, hauteskunde horietako partaidetzak beheranzko joera argia du, eta horrek desitxuratu egin dezake bizikidetza demokratikoaren balioak, pertsonen oinarrizko eskubideak eta Europako Zuzenbide Estatua defendatzeko sortu ziren Europar Batasuneko erakundeen legitimitatea. 

Erakunde demokratiko sendoek, azken batean, herritarren partaidetzan aurkitzen dute beren legitimazioa. Horregatik, Arartekoak oro har hauteskunde-dei guztietan parte hartzera animatzen ditu herritarrak.

ENO SAREAREN ADIERAZPENA

Vitoria-Gasteiz, 2024ko apirilaren 3a