Arartekoak bilera egin du giza eskubideen hiru defendatzaile kolonbiarrekin

Iñigo Lamarca arartekoak bilera egin du Adolfo Conejo, Eduardo Castro eta Antonio Guachetá giza eskubideen defendatzaileekin. Hirurak giza eskubideen defendatzaileen aldi baterako programan parte hartzen ari dira eta programa hori Eusko Jaurlaritzaren Giza Eskubideen Zuzendaritzak bultzatu du, Kolektiba Colombiarekin batera.

Aldi baterako babes-programa horren barruan, hiru defendatzaile horiek Euskal Herrian egon dira sei hilabetez. Denboraldi horretan, agintariei eta gizarte zibilari jakinarazi diete Kolonbian giza eskubideen egoera zein larria den, jada mende erdia dirauen gatazka armatuaren esparruan.

Arartekoak zuzen-zuzenean ezagutu ahal izan ditu giza eskubideen hiru defendatzaile horien iritziak eta esperientziak, eta elkartasuna eta konpromiso pertsonala helarazi dizkie mundu osoan giza eskubideak babestearekin eta sustatzearekin. Adolfo Conejok, Eduardo Castrok eta Antonio Guacheták, Kolektiba Colombiako ordezkariekin batera, arartekoari adierazi diote herrialde hartan giza eskubideen errealitatearen bilakaera aztertu eta ebaluatu behar dela, bereziki komunitate indigenei, nekazariei eta afrikarren ondorengoei dagokienez.


Vitoria-Gasteiz, 2012ko otsailaren 13a