ARARTEKOAK BILERA EGIN DU ITUNPEKO IKASTETXE BATZUETAKO GURASOEN FEDERAZIOEKIN

Gaur goizean arartekoak bilera egin du itunpeko ikastetxe batzuetako gurasoen federazioetako ordezkariekin. Bileran adierazi dutenez, kezkatuta daude ikastetxe horietako irakasleen greba-deialdiak beren seme-alaben hezkuntza-eskubidean izan lezakeen eraginagatik.

Arartekoak adierazi die bera ere kezkatuta dagoela, eta gaiarekin zerikusia duten aldeei eskatu die beraien esku dauden jarduera guztiak egin ditzatela konponbideak bilatzeko eta gogobetetzeko moduko akordioak lortzeko, oraingo egoera gainditu ahal izateko.

Bilbo, 2019ko urtarrillaren 15a