Arartekoak EEEri gomendatu dio izapidetzeko onar dezala herritar baten laguntza-eskaera, izan ere, epe barruan aurkezten saiatu zen bitarteko elektronikoak erabiliz, baina ez zuen gauzatzerik izan

Herritar bat laguntza-eskaera bat aurkezten ahalegindu zen bitarteko elektronikoak erabiliz, baina ez zuen gauzatzerik izan, administrazioaren egoitza elektronikoak gorabehera tekniko bat izan zuelako. Kexagileak informatika-arazo haren frogak eman zizkion Arartekoari, eta administrazioak berak baieztatu zuen arazo hura. 

Antzemandako arazoaren aurrean, Energiaren Euskal Erakundeak laguntza-eskaerak egiteko epea luzatzea erabaki zuen, baina Arartekoak bere gogoetetan nabarmendu du luzapen hori, prozedura-araudiko betekizunen arabera, epea iraungi baino lehen soilik egin daitekeela eta, gainera, horren berri eman behar dela egoitza elektronikoan. Jarduera horiek ez ziren burutu.

Horregatik, gomendatu dio izapidetzeko onar dezala epe barruan egiten saiatu bai, baina administrazioari lepora dakiokeen akats batengatik aurkeztu ez zen eskaera hori.

EBAZPENA

Vitoria-Gasteiz, 2024ko apirilaren 3a