Arartekoak eta Andaluziako Herriaren Defentsa Erakundeak lan-tailer bat egin dute elkarrekin, Haur eta Gazteen buru-osasunaren gainean

Arartekoak eta Andaluziako Herriaren Defentsa-erakundeak haur eta gazteen buru-osasunari buruzko lan-tailerra egin dute elkarrekin, martxoaren 22 eta 23an, Sevillan. Tailer horren helburua hauxe da: portaera arazoak edo buru-osasunarekin lotutako gaitzak dituzten haur eta nerabeen errealitateari buruzko informazioa elkarri ematea, eta herri-administrazioek esku hartzeko eta laguntzeko martxan dauzkaten baliabideak eta mekanismoak eraginkorrak ote diren aztertzea.


Vitoria-Gasteiz, 2010eko martxoaren 23a