ARARTEKOAK GAI HONI BURUZ HAUSNARTZEA PROPOSATZEN DU: "POLITIKA PUBLIKOEN ERRONKAK DEMOKRAZIA AURRERATU BATEAN"

Eusko Legebiltzarreko presidente Arantza Quirogak eta Bilboko alkate Iñaki Azkunak hasiko dituzte bihar "Politika publikoen erronkak demokrazia aurreratu batean" izenburuko jardunaldiak. Jardunaldiok Arartekoak antolatu ditu, erakundearen 20. urteurrena ospatzeko. Hitzaldi ziklo hori Bilboko Euskalduna Jauregian egingo da, maiatzaren 19tik 22ra, honako helburu honekin: gizarte aldakor honetan politika publikoek gaur egun dituzten erronkei buruzko eztabaida eta gogoeta sustatzea. Gonbidatuta datozen adituen iritziak abiapuntu hartuta, demokrazia hobetzeko eta herritar guztien eskubideak bermatzeko egon daitezkeen bideak aztertuko dira.

Lau egun hauetan, gai bakoitzeko hogeita hamarren bat aditu mintzatuko dira, besteak beste: Javier de Lucas (Valentziako Unibertsitateko Zuzenbidearen Filosofiako katedraduna eta CEAR Errefuxiatuei Laguntzeko Espainiako Batzordeko presidentea), Federico Mayor Zaragoza (Bake Kulturarako Fundazioko presidentea eta UNESCOko zuzendari nagusi ohia), Vicenç Navarro (Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitateko Politika eta Gizarte Zientzietako katedraduna eta Espainiako Gizarte Behatokiko zuzendaria) eta José Antonio Pastor Ridruejo (Madrileko Unibertsitate Complutenseko Nazioarteko Zuzenbideko katedradun emeritua eta Giza Eskubideen Europako Auzitegiko epaile ohia).

Vitoria-Gasteiz, 2009ko maiatzaren 18a