Arartekoak gaixotasun arraroei buruzko ikastaroa antolatu du

EHUren udako ikastaroen barruan, Arartekoak antolatutako ikastaro bat egingo da uztailaren 8an, Miramar jauregian. "Gaixotasun arraroak: arreta publikoa behar duen errealitate baten argi-itzalak" du izenburu.

Euskadin gaixotasun arraroak, gutxienenak edo laguntzarik gabeak dituzte 300.000ren bat pertsonak -heldu nahiz adingabe izan-. Gaixotasun horien kontrako borrokari hainbat alderditatik ekin behar zaio: osasun, ikerketa, farmazia, sorospen eta hezkuntza arloetatik, gaixoei eta beren familiei laguntzearen ikuspegitik, e.a.

Ikastaro honen bidez, jendartean eta diziplina artean eztabaida piztu nahi da pertsona horiek nozitzen dituzten arazo nagusiei buruz, baita orain nahiz gero arazo horiek arintzeko gauza daitezkeen estrategiei buruz ere. Estrategien artean, hauek nabarmentzen dira: biomedikuntzako ikerketa-ildoen alde egin behar da apustu -erreferentziako erakunde eta administrazioek ikerketa beren gain hartuta-, eta gaixotasun arraroak dituzten pertsonak zaintzeko eta haiei erabateko laguntza emateko tresnak behar dira.

Ikatarora joan eta maiatzaren 30era arte matrikula berezi hobaridunaz baliatu nahi dutenek klikatu hemen

 

Vitoria-Gasteiz, 2011ko maiatzaren 13a


Lotutako dokumentazioa

ARARTEKOAREN IKASTAROAREN EGITARAUA