Arartekoak hitzaldia eman du Sagrado Corazón ikastetxean

Iñigo Lamarca arartekoak giza eskubideei buruzko hitzaldi bat eman du gaur goizean Gasteizko Sagrado Corazón ikastetxean.

Jarduera hori Europar Batasunak urtero bultzatzen duen Udaberria Europan kanpainakoa da eta Lehen eta Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikastetxeentzat da.

Ikasleei Europaren gainean hausnartzen eta beren iritziak ematen lagunduko dieten jarduerak antolatzea da kanpaina horren funtsezko helburua. Urtero, Udaberria Europan kanpainan gai zehatz bat lantzen da. 2010. urtean kanpaina horrek honako gai hau du ardatz nagusi: "Europako hiritarrak eta oinarrizko eskubideak".


Vitoria-Gasteiz, 2010eko martxoaren 18a