ARARTEKOAK IKERKETA-BEKA BAT EMAN DIO HONAKO PROIEKTU HONI: "PERTSONEN SALEROSKETAK EAE-N DUEN ERAGINA AZTERGAI"

Arartekoak ikerketa-beka bat eman dio, 2015-2016 aldirako, Izaskun Orbegozo ikertzaileak aurkeztu duen proiektu honi: "Pertsonen salerosketak EAEn duen eragina aztergai".

Arartekoko eta Euskal Herriko Unibertsitateko ordezkariek osatu dute Hautaketa Batzordea eta, haien ustez, proiektu horretan zenbait baldintza biltzen dira: adibidez, proiektuaren diseinu egokia eta ikerketa horren erabilgarritasuna, pertsonen ¿batik bat emakume eta haurren salerosketaren arazoak kezka eta ardura sortzen baitizkio Ararteko erakundeari.

Ikerketa-bekaren zenbatekoa 22.000 eurokoa da eta 10 hilabete iraungo du.

Ararteko erakundeak hainbat urtez iragarri izan ditu ikerketa-bekak giza eskubideen arloan. Horrela, bere eginkizunekin bat etorriz, diziplina arteko ikerlana bultzatu nahi izan du giza eskubideen arloan, gure autonomia erkidegoaren lurralde esparruan. Beka horien helburua da giza eskubideak Euskadin zenbateraino ezartzen diren ikertzea, egoerarik txarrenean dauden gizarte-taldeetako bati dagokionez.

Aurtengo maiatzean egin zen 2015eko deialdia, aurrekontu arrazoiengatik 3 urtez iragarri ezinik egon ondoren, eta 32 proiektu aurkeztu dira bertara.


Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 21a