Arartekoak irmoki gaitzesten du Langraizko espetxean beste preso bat hil izana

Arartekoak, gizakien eskubideen defendatzaileak, bere dolumina adierazi nahi du Langraizko espetxean gazte bilbotar batek bere buruaz beste egin duelako. Espetxeetako Zuzendaritza Nagusiari abiarazi duen ikerketa azken hariraino eraman dezan eskatzeaz gain, arartekoak gure espetxeen egoeraren aurrean erreakziona dezaten eskatu nahi die administrazio eskudun guztiei, baita euskal herritar guztiei ere. Porrot egindako espetxe-eredu batek bakarrik utzi ahal izan du, 15 hilabetetan, Langraizko espetxean sei presok bere burua hiltzen. Presoen eskubideak eta bizi-baldintzak modu eraginkorrean babestuko badira, ezinbestekoa da aldaketa egitea, gizarte osoa inplikatuko duen aldaketa, bere inguruan zentro integratuak jarriz, gizarte-zerbitzuen sare zibilaren laguntzarekin bergizarteratzea errealitate bihur dadin, baita euskal elkarteen ehun zabal eta aberatsak, elkartasunez, gehiago parte hartuz ere.

Vitoria-Gasteizen, 2006ko martxoaren 10a