ARARTEKOAK IRMOKI GAITZESTEN DU LEGUTIOKO ATENTATUA

Iñigo Lamarca arartekoak irmoki gaitzesten du Juan Manuel Piñueli bizia kendu dion eta beste lau pertsona zauritu dituen ETAren atentatu terrorista, eta bere elkartasuna adierazi nahi die eraildako pertsonaren senideei, lagunei eta lankideei, zauritutako guardiei, zeintzuei lehenbailehen osatzea opa dien, eta Legutioko kuarteleko guardia zibilei, baita kidego horretako partaide guztiei ere.

ETAren azken hilketa hau, berriz ere, gizakiaren oinarri-oinarrizko eskubideen kontrako eraso zuzena izan da, eta, beraz, botere publikoen eta euskal gizarte osoaren betebehar etikoa da giza eskubideak errespetatzeko balioak babesten sakontzea eta, hortaz, ETAri desager dadin exijitzea.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko maiatzaren 14a