ARARTEKOAK NAZIO BATUEN HAURREN ESKUBIDEEN BATZORDEAREN BILERAN PARTE HARTU DU

Arartekoaren Haur eta Nerabeentzako Bulegoko arduradunak, Elena Ayarzak, Nazio Batuen Haurren Eskubideen Batzordearen bilera batean parte hartu du, Genevan. Topaketa horretan honako txosten hau aurkeztu du: "Nazio Batuen Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena Ezartzeko V. eta VI. Txostenen Txosten osagarria eta horren aukerako protokoloak. Euskal Autonomia Erkidegoa".

Agiri horren bidez, Espainiak Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena zenbateraino betetzen duen jakiteko asmoz Haurren Eskubideen Batzordeak egiten duen jarraipen-lanean lagundu nahi da, eta, azken batean, baita ere haur eta nerabeek beren eskubideak egiaz baliatzen ote dituzten balioesten.

Arartekoaren ekarpena, normala denez, euskal errealitatera eta euskal administrazioen jarduerara mugatzen da. Agiriaren edukia ez da txosten hori prestatzeko berariaz egin den ikerketa baten ondorio, baizik eta informazioa biltzen du batzorde hori aztertzen ari den denboraldian Arartekoak esku hartu duen gaien gainean.


Vitoria-Gasteiz, 2017ko ekainaren 8a