ARARTEKOAREN 2/2014 GOMENDIO OROKORRA, 2014KO ABENDUAREN 17KOA
Arartekoak hiri lurren balio gehikuntza erregulatzen duten foru arauak aldatzea gomendatu du, zerga-oinarria eta kontribuzio-ahalmenaren printzipioan izandako eragina xedatzerakoan antzemandako disfuntzioen aurrean.
Hiri lurren balioaren gaineko zergaren egungo konfigurazioak kontribuzio-ahalmenaren printzipioari eragin diezaioketen disfuntzioak agerian jarri ditu, bereziki, krisi ekonomikoaren ondorioz etxebizitzen prezioek behea jo dutenean, ez baita kontuan hartu zerga ondorioetarako ondasun higiezinen gaineko jabetza eskubidearen eskualdatzeak egiazki badaudela eta iruzurrezkoak ez direla (prezioa eskuratzeko prezioa baino txikiagoa). Horrez gain, egungo idazketak asko zailtzen du zergaren likidazioa, eskualdatzeak babes publikoko etxebizitzen gaineko azaleraren benetako eskubide bati eragiten dionean.
Aipatu egoera arintzeko asmoz, Arartekoak gomendio orokor honen bidez zenbait neurri mahaigaineratu ditu, horien artean: zerga hori erregulatzen duten foru arauak aldatzea, ondare irabazirik izan ez dela egiazta daitekeen kasuetan, benetako eskubideen eskualdatzearen zergak ordain ez daitezen.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko abenduaren 30a