ARARTEKOAREN 25. URTEURRENA OROITZEKO ERAKUNDE EKITALDIA

Ekainaren 20an izango da, Eusko Legebiltzarraren egoitzan, 9:30etik aurrera

Datorren ostiralean, ekainak 20, Ararteko erakundearen 25. urtemuga oroitzeko erakunde ekitaldi bat egingo da Eusko Legebiltzarrean.

Ekitaldi horretan izango direla egiaztatu dute dagoeneko Iñigo Urkullu lehendakariak, Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidenteak, Iñigo Lamarca arartekoak, ararteko ohiek, Soledad Becerril Espainiako herriaren defendatzaileak eta autonomia erkidegoetako herriaren defendatzaileek, Eusko Jaurlaritzako hainbat sailburuk, legebiltzarkideak, Euskal Herriko Justizia Auzitegiko presidenteak, baita zenbait elkartetako ordezkariek ere, besteak beste.

Gonbidatuak 9:30ean heltzen hasiko dira Legebiltzarreko egoitzara, eta 10:00etatik aurrera erakunde ekitaldia hasiko da Ganberako presidentea, arartekoa, Espainiako herriaren defendatzailea eta lehendakariaren mintzaldiekin.

Jardunaldia hasi ondoren, Victoria Campsek Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan Filosofia Moral eta Politiko arloko katedradun emeritua honako izenburuko hitzaldia emango du: "Demokrazia eta gizalegezko balioak".

Gero mahai-inguru bat egingo da, Arartekoaren gaineko ikuspegi ezberdinak azaltzeko. Bertan parte hartuko dute Mikel Mancisidorrek ¿Ekonomia, Gizarte eta Kultura Eskubideen arloko Nazio Batuen Batzordeko kidea eta UNESCO Etxearen zuzendaria Alberto López Basagurenek ¿Konstituzio Zuzenbidean katedraduna eta El Ararteko liburuaren egileetako bat eta Garbiñe Biurrunek ¿Euskal Herriko Auzitegi Nagusiaren Lan Arloko Salako presidentea .

Horrelako egun seinalatuan, Arartekoak bere konpromiso irmoa berretsi nahi du pretsonekin, euskal herritarrekin, gizarte-erakundeekin, legebiltzar talde guztiekin eta erakunde nahiz administrazio publiko guztiekin, independentziaz, alderdikeriarik gabe, su eta gar, zorrotz eta eraginkortasunez lanean jarraitzeko giza eskubideen alde, administrazio onaren printzipio eta eskubidearen alde, gizarte inklusibo baten alde. Gizarte hori gizarte-justizian eta gizarte-ekitatean oinarrituko da eta indarkeria, bereizkeria, desberdintasun eta bazterkeriatik libre egongo da.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko ekainaren 16a