Arartekoaren, Andaluziako Herritarren Defendatzailearen eta Asturiasko Printzerriko Prokuradore Nagusiaren arteko lankidetza hitzarmena

Iñigo Lamarca arartekoak, José Chamizo Andaluziako herritarren defendatzaileak eta Maria Antonia Fernández Felgueroso Asturiasko Printzerriko prokuradore nagusiak lankidetza hitzarmena sinatu dute gizartearekin harreman gehiago izango dituzten ekintza komunak garatzeko.

Defendatzaileek lan metodoak, tresna teknologikoak eta esperientzia parte hartzaileak partekatuko dituzte erakunde horiek zerbitzuak emateko duten eraginkortasuna hobetze aldera.

Zehazki, ezagutzak elkartrukatzeko, esperientziak konpartitzeko, elkarrekiko laguntza emateko eta defendatzaileak herritarrengana hurbildu ahal izateko beharrezkoak diren ekimenak garatzeko konpromisoa eman dute. Horretarako, esperientzia bateratuak egingo dituzte, herritarren eskubideen alorra sustatzeko proiektu bateratuak, gizarte erakundeekin egindako foroak, haur eta gazteen alorreko lankidetzako proiektuak, eta defendatzaileen eta herritarren arteko harremana erraztuko dute ikus-entzunezko bitartekoen bidez.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko abenduaren 13a