Arartekoaren eta Hondarribiko alkatearen arteko bilera

Arartekoak, Manuel Lezertuak, eta Hondarribiko alkateak, Txomin Sagarzazuk, lan-bilera egin dute udaletxean. Bileraren xedea une honetan Ararteko erakundean ingurumen, ogasun edo irisgarritasunaren arloan izapidetzen ari diren kexen gaineko informazioa jasotzea izan da. Horrez gain, bi erakundeen arteko komunikazioa erraza eta arina izan dadila neurriak mahaigaineratu dira.