Arartekoaren hitzaldia Donostiako Santo Tomas Lizeoan

Iñigo Lamarca arartekoak hitzaldi bat eman du gaur goizean Donostiako Santo Tomas Lizeoan. Batxilergoko eta DBHko ikasleek parte hartu dute ekitaldian eta, hitzaldiaren ondoren, hainbat galdera egin dizkiote arartekoari, Ararteko erakundearen jardueraren eta giza eskubideen gainean.

Bere hitzaldian, Adingabekoei balioak transmititzea izenburuko txosten berezian bildutako hainbat gai aipatu ditu arartekoak: adingabeek zer balio eta kontrabalio eskala duten, teknologia berriak nola erabiltzen dituzten, aisialdiaz nola baliatzen diren, ezberdintasun jakin batzuen aurrean zenbaterainoko tolerantzia edo tolerantziarik eza erakusten duten edo ingurumenarekin zer-nolako ardura duten.

Donostia, 2010eko apirilaren 16a