Arartekoaren hitzaldiak Jaen eta Kordobako unibertsitateetan

Iñigo Lamarca arartekoak demokraziari eta gutxiengo sexualei buruzko hitzaldiak eman ditu Jaén eta Kordobako Unibertsitateetan, unibertsitate horietako Nazioarteko Zuzenbide Publikoaren eta Konstituzio Zuzenbidearen Sailek gonbidatuta. Arartekoarekin batera aritu da Hans Ytterberg jauna, sexu joeragatiko bereizkeria eragozteko Suediako ombudsman ohia eta gai horri buruzko Europako Kontseiluaren Adituen Batzordeko oraingo lehendakaria baita.

Hitzaldi horietan arartekoak gai hau aztertu du: joera homosexualeko edo identitate transexualeko pertsonek -batez ere nerabeek- giza duintasunerako duten oinarrizko eskubidea zenbateraino onartzen eta babesten den, eta adin txikikoen balio-sisteman zenbateraino jarraitzen duten bizirik pertsona horien duintasunaren kontrako ideiek eta jarrerek, balioak helaraztearen gainean Arartekoak egindako txosten bereziak erakutsi duenez.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko martxoaren 23a