ARARTEKOAREN LIBURUTEGIKO KATALOGO BERRIA

Gaur Arartekoaren liburutegiko katalogoa plazaratu dugu. Software libreko aurkikuntza-tresna baten bidez garatu dugu, Vufind-ekin hain zuzen, eta Arartekoaren liburutegiko funtsak aurkitzea errazten du, Arartekoaren web orriaren argitalpenak, ebazpenak eta berriak, baita ere Dialneten jasotako argitalpen juridikoak, OAI protokoloaren bidez eskuragarriak.

Aurten bilaketen iragazketa aukerak hobetu nahi dira, baita eskuragarri dauden eta giza eskubideak babestearen arloan interesa duten funtsak sartu ere.

Liburutegiaren inguruko edozein galdera edo katalogoren inguruko edozein iruzkin, helbide honetara helaraz dezakezue documentacion@ararteko.net.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urtarrilaren 26a