ARARTEKOAREN ONDOKOA EMAKUMEAK SEXU-ESPLOTAZIORAKO SALEROSTEARI BURUZKO JARDUNALDI BATEAN PARTE HARTZEN ARI DA EGUNOTAN

"Emakumeak sexu-esplotaziorako salerostea" izenburuko jardunaldi transnazionalean parte hartzen ari da egunotan Julia Hernández arartekoaren ondokoa .

Jardunaldi hori Ombudsmanaren Iberoamerikako Federazioaren Emakumeen Defentsa-erakundeen Sareko Europako eskualdeak antolatu du (Julia Hernández eskualde horretako koordinatzailea da), helburu honekin: fenomeno horrekin zerikusia duten eskubideak babesteko gure sistemaren ahulguneak eta indarguneak eztabaidatzea eta botere publikoen erantzunak kontrastatzea.

Aurki argitaratuko dira gure webean jardunaldian ateratzen diren ondorioak eta adierazpena.


Lotutako dokumentazioa

\"Emakumeak sexu-esplotaziorako salerostea\" jardunaldi transnazionala