Arartekoaren ondokoak bilerak egin ditu Lasarte-Oriako eta Orioko alkateekin

Julia Hernández arartekoaren ondokoak bilerak egin ditu Lasarte-Oria eta Orio Gipuzkoako udalerrietako alkateekin. Bilera horietan, bi udalerriekin zerikusia duten espedienteen egoera aztertu dute, baita egungo beste gai batzuk ere, batik bat krisiarekin eta horrek EAEn duen eraginarekin lotutakoak.

Gainera, udal arduradunekiko izandako topaketa horietan, ondokoak zenbait argibide eman dizkie Ararteko erakundeak giza eskubideen alde egiten duen lanaz, kexak bideratzeko prozesuaz, Haur eta Nerabeentzako Bulegoaren jardueraz, e.a.

Bi bileretan egiaztatu denez, udalak kezkatuta daude udal izaerako gai batzuekin, esate baterako, "gazteentzako lokalak edo lonjak" izugarri ugaritzearekin, azken urteotan horietako asko hartzen ari baitira. Gehienetan ez da gai horren gaineko ordenantzarik izaten eta inor gutxik daki lokal horien erabilera nola arautu: hosgabetzea, higienea, segurtasuna, eta abar.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko maiatzaren 13a