Arartekoaren zerbitzu-karta aldatu da

Arartekoak bere zerbitzu-kartaren testu berria onartu du, erakundeak hartu zituen konpromisoak berritu eta eguneratzeko asmoz, zerbitzuak egiteko moduari, eskubideak baliatzeko informazioa emateari eta gardentasun- eta informazio- jarduera egokienak ahalbidetzeari dagokienez.

Orain arte indarrean zegoen testua 2013koa zen, eta harrezkero igaro den denbora eta gertatu diren lege-aldaketak kontuan hartuta, komenigarria zen hori eguneratzea.

Arartekoaren zerbitzu-karta tresna erabilgarria izateko eratu da, herritarrek jakin dezaten erakundeak zer zerbitzu egiten dituen eta zer kalitate-konpromiso hartu dituen bere eginkizunak betetzeko orduan.

Zerbitzu-kartaren erabilgarritasuna begi-bistakoa da, izan ere, Arartekoak kexa-prozedurak bukatzean bidaltzen duen inkesta 2020an bete duten pertsonetatik %47k adierazi dute ezagutzen dutela zerbitzu-karta hori.

Gainera, testu berria egokitu egin da, hizkera argian hobeto ulertzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urtarrilaren 20a