Argentinako justiziak kargudun frankistak atxilotu eta estraditatzea agindu du

María Servini de Cubría epaile argentinarrak atxilotu eta estraditatzeko agindua eman du honako hauen kontra: ministro frankista izandako zortzi pertsona, kapitain ohi bat, zazpi polizia ohi, garai bateko bi epaile, ginekologo bat eta abokatu bat.

Epailearen autoan jasota dagoenez, leporatzen dizkieten delituak gizakien kontrako krimenak dira eta, beraz, ezin dira preskribatu, eta haien arduradunak jazarpenaren mende daude, jurisdikzio unibertsalari esker.

Iturria: EITB