Besarkatuz-La Posada de los Abrazos

Eskubide sozialak murriztea eta gizartearen erantzuna

Besarkatuz-La Posada de los Abrazos elkarteak antolatutako mahai-inguru batean parte hartuko du gaur arratsaldean, Bilbon, Iñigo Lamarca arartekoak.

Eskubide sozialak murriztea eta gizartearen erantzuna izenburupean, topaketa honen bidez mahai gainean jarri nahi dira, alde batetik, eskubide sozialen oraingo egoera, eta, bestetik, zer egin dezakegun murrizketei aurre egiteko.

Besarkatuz irabazi asmorik gabeko elkarte bat da eta gizarte-bazterketaren kontra borrokatzen da Bilboko geografia-esparruan. Gizarte-bazterketa jasaten duten emakumeei eta gizonei egoitza-baliabide bat eskaintzea du helburu nagusi, duintasunez bizitzeko gune bat prestatuz, bizi-prozesua garatzeko plataforma gisa.

Elkarte hori 2003. urteaz geroztik ari da lanean baztertuen etxebizitza-baldintzak duintzen, bizilekurik ez dutenen bizikidetza-modu berriak eraikitzen.

Besarkatuz elkarteak eskualdeko beste gizarte-baliabide batzuekin koordinatzen du, hainbat gizarte-talderekin sarean lan eginez.

 

Bilbao, 2013ko apirilaren 12a