Bilboko Udalak Arartekoaren gomendio bat onartu du eta biztanleen udal-erroldan alta emateko izapide elektronikoa gaituko du

Herritar batek kexa bat aurkeztu zuen Arartekoan, eta horren bidez bere desadostasuna adierazi zuen ezin zuelako Bilboko Udalaren biztanleen udal-erroldan alta emateko izapide bat egin bitarteko elektronikoen bidez.

Arartekoak informazio-eskaera bat bidali zuen, zeina behar bezala erantzun baitzen. Gero, gomendio bat bidali zuen, zeinaren bidez toki-administrazioa honako hau egitera derrigortu baitzen: bere egoitza elektronikoan biztanleen udal-erroldan alta emateko izapide elektronikoa gaitzea, herritarrek baliabide elektronikoen bidez eskubide eta betebehar guztiak balia ditzatela errazteko xedearekin. 

Era berean, interesdunak erroldan alta emateko administrazio-izapidea aurrez aurre egitea aukeratzen duenean, gomendatu zen, gainera, aldez aurreko hitzorduaren ezarpena berrikus zedila, erreserba nahitaezkoa izan beharrean iradokizun hutsa izan zedin, herritarrak modu askean aukeratu ahal izan zezan.

Bilboko Udalak Arartekoak egindako gomendioa onartu berri du eta Estatistikako Institutu Nazionalaren Lehendakaritzak emandako jarraibide teknikoak (ebazpenean azalduak) betetzeko eta bizileku-aldaketa bat dela-eta helmugako udalerriko erroldan alta bitarteko elektronikoen bidez eskatu ahal izatea errazteko aukera aitortu du.

EBAZPENA

Vitoria-Gasteiz, 2023ko irailaren 12a