Bilera egin da Nazio Batuen Kontalari Bereziarekin, Egia, Justizia, Ordaina eta Berriz ez Gertatzeko bermeak sustatzeko

Egia, justizia, ordaina eta berriz ez gertatzeko bermeak sustatzeko Nazio Batuen kontalari bereziak, Pablo de Greiffek, bilera egin du gaur, Madrilen, Espainiako herriaren defendatzailearekin eta autonomia erkidegoetakoekin, besteak beste, Iñigo Lamarca arartekoarekin.

Kontalaria bisita ofizialean etorri da Espainiara eta, azaldu duenez, herriaren defendatzaileekin egingo duen bilera hori aukera ona izango da jarduera egokiak identifikatu eta bultzatzeko, eta egia, justizia, ordaina eta berriz ez gertatzeko bermeak sustatu nahi badira, espainiar Estatuan zer neurri hartu behar diren eztabaidatzeko.

Topaketa horretan, Pablo de Greiffek hizpide nagusitzat hartu ditu giza eskubideen urratze argiak eta nazioarteko zuzenbide humanitarioaren urratze larriak gertatu diren egoerekin lotutako neurriak. Adibidez, halako urratze larriak gertatu ziren Espainiako Gerra Zibilean eta Francoren diktadura-erregimenean.


Vitoria-Gasteiz, 2014ko urtarrilaren 31