Bilera Euskadiko Lesbiana, Gay, Transexual eta Bisexualen Elkarteekin

Iñigo Lamarca arartekoak bilera egin du Bilbon Euskadiko lesbiana, gay, transexual eta bisexualen elkarteekin. Bilera horren bidez, Arartekoaren LGTB arloa egiten ari den lanaren berri eman zaie, batez ere Europako Batasunak babestutako Rainbow proiektuan erakundea egiten ari den ekarpenaren berri. Proiektu horren helburua materialak sortzea da, ikus-entzunezkoak batik bat, eskolaren eremuan homofobiaren kontra lan egiteko; proiektu horretan Europako zazpi herrialdetako hamar erakundek dihardute lanean.

Era berean, arartekoak zuzenean ezagutu nahi izan ditu LGTB taldeen eskaerak, nagusiki hezkuntza arloan, eta zenbait jarraibide finkatu nahi izan ditu erakunde horien eta Arartekoaren LGTB arloaren arteko harremana estuagoa izan dadin, beharrezkoak diren politika publikoak abiarazi eta hobetzeko. Horrela, behar bezala zaindu ahal izango dira oinarrizko eskubide hauek: duintasuna izateko eskubidea, benetako berdintasun eraginkorra izateko eskubidea eta pertsona horiek beren nortasuna libreki garatzeko eskubidea.


Bilbao, 2011ko ekainaren 15a