Bilera Imbaburako (Ekuador) prefektuordearekin eta WasmuEusE-ko lehendakariarekin

Manuel Lezertuak Paolina Vercoutere hartuko du gaur. Vercoutere andrea Imbadurako prefektuordea da, Kichwa-Otavalo herriko ekintzaile eta politikoa, giza eskubideak defendatzen eta sustatzen dihardu eta “Warmi Imbabura” ekimenaren sustatzailea da. Prefekturaren proposamen berritzaile horrek familia barruko genero-indarkeriarekin eta zerbitzu publikoetara sarbidea izateko arrazakeria eta bereizkeriarekin lotutako arazoak lantzen ditu.

Prefektuordeak lagun izango du justiziaren, giza eskubideen eta nazioarteko lankidetzaren aldeko WasmuEusE elkarteko lehendakaria, Nerea Laucirica andrea, Warmi Ametsak-Sueños de Mujer fundazioko lehendakariarekin.

Bilera horretan, Arartekoaren eskarmentua eta lan-ildoak partekatuko dira gai hauen gainean: kalteberatasun egoeran dauden emakumeak, gizarte-bazterketa, gizarteratzea, hizkuntza-eskubideak, justizia eta osasuna.

    Location : Bilbo


Ekitaldiak gorde: