Boluntaritzaren Udazkeneko XVIII. Eskola

Boluntariotza: etika gizarte-partaidetzan

Espainiako Boluntariotzaren Plataforma, Madrilgo Erkidegoko Boluntariotzaren Erakundeen Plataformarekin (FEVOCAM) elkarlanean, Boluntariotzaren Udazkeneko XVIII. Eskola egiten ari da egunotan Madrilen.

Eskolaren edizio honetako gai nagusia hauxe da: "Boluntariotza: etika gizarte-partaidetzan". Topaketaren xedea, berriz, gure ireki bat sortzea, boluntario lanarekin uneotan zerikusia duten gai guztiei buruz ikasi, eztabaidatu eta hausnartzeko.

Topaketa horretan, Iñigo Lamarca arartekoak honako izenburuko ponentzia eman du gaur arratsaldean: "Hirugarren sektorea, gizarte-estatu berriaren zutabe".

Espainiako Boluntariotzaren Plataforma gobernuz kanpoko erakundea da eta Estatuan boluntariotzaren eta ekintza solidarioaren sustapena eta hedadura koordinatzen ditu. Plataforma horrek, gaur egun, 79 boluntariotza-erakunde biltzen ditu eta 1.000.000 pertsona ordezkatzen ditu Estatu osoan.

Honatx Eskolaren helburuak:

· Boluntariotza ezagutaraztea, elkartasunaren adierazpen gisa eta gizarte-aldaketarekin eta ongizatearekin konprometituta dauden herritarren ekintza gisa.

· Gune komun bat sortzea, boluntarioek elkar ezagutzeko, parte hartzeko eta ezagupenak eta esperientziak partekatzeko.

· Elkargune bat eskaintzea, ideiak trukatzeko eta gogoeta egiteko.


Madril, 2013ko azaroaren 15a