Buru-Osasunaren eta Giza Eskubideen gaineko III. Jardunaldiak

Gaurtik aurrera, hiru egunetan, buru-osasunaren eta giza eskubideen gaineko III. Jardunaldiak egingo dira Bilbon, Deustuko Unibertsitatean, OME sortu zenetik 25 urte igaro direla ospatzeko (OME Osasun Mentalaren Elkartea-Asociación de Salud Mental y Psiquiatría Comunitaria). OMEk biltzen ditu Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan bizi diren edo lan egiten duten Neuropsikiatriako Espainiako Elkarteko kideak.

Jardunaldi horietan, gaur arratsaldean Iñigo Lamarca arartekoa moderatzaile izango da honako izenburuko mahai-inguruan: "Berdinak¿ baina ezberdinak". Bertan, psikiatra aditu batzuek gaixoen eskubideei buruz eztabaidatuko dute.

Beste alderdi batzuk ere landuko dira jardunaldiotan: esate baterako, buru-osasuna espetxeetan, edota immigrazioarekin edo genero-indarkeriarekin lotutako buru-osasuna.


Bilbao, 2011ko urriaren 20a