"Buruko Gaixotasunaren" mitotik patologia abagunetzat hartzera

Gizakia Helburu-ren 30. urteurrena dela eta antolatutako jardunaldia

Aurten Gizakia Helburu-ren 30. urtemuga dela eta, gaur, Donostian, osasun mentalaren gaineko jardunaldi bat egiten ari da, izenburu honekin: "Buruko gaixotasunaren" mitotik patologia abagunetzat hartzera.

Hasierako ekitaldian Urkullu lehendakaria izan da buru, eta bertara joan da Julia Hernández jarduneko arartekoa.

Egunean barrena, gai horretako adituek patologia mental larria tratatzean familiaren laguntza zein garrantzitsua den adieraziko dute, gaixoekin jardutean izan dituzten hainbat esperientzia azalduko dituzte eta horien eragingarritasuna balioetsiko dute.

Gizakia Helburu orain hogeita hamar urte sortu zen, Donostiako Elizbarrutiak droga-mendekoentzako eta beraien familientzako proiektu bat bultzatzeko aukera proposatu zuenean, uste baitzuen talde hori sektorerik baztertuenetako eta arreta gutxien jasotzen zutenetako bat zela orduan.

Arartekoak arreta berezia eskaintzen die halako pertsonei, oso egoera ahulean daudelako. Arlo horretan, gure lanaren oinarria hauxe da: buruko gaixotasuna edo nahasdura duen pertsona herritar eskubidedun gisa hartzea. Horren ondorioz, pertsona horien ahalduntzea, gizarteratzea, osatze psikosoziala eta benetako parte-hartze eragingarria azpimarratzen ditugu.

Gure iritziz, gure administrazio publikoek (batez ere osasun, gizarte, hezkuntza, enplegu, justizia eta etxebizitza arloetakoak) honako printzipio nagusi hauetan oinarritu behar dute beren jarduera: norberaren autonomia sustatu eta estigma erauztea, zainketak jarraitzea, ekitatea, ardura, koordinazioa, integrazioa, eragingarritasuna, baita senideek eta pazienteek parte hartzeko eta elkartzeko foroak sustatzea ere. Horretarako, ezinbestekoa da pertsona horiek komunitatean egiaz txertatu ahal izateko jarduera guztiak bultzatzea: ostatua, hezkuntza, enplegua, diru nahikoa izatea, estigma kentzea, parte hartzea, eta abar.

Arartekoaren betekizuna da herri-administrazioen jarduerak printzipio horien isla garbia izan daitezen zaintzea eta, defentsa-erakunde gisa dugun mailatik, zeregin horretan laguntzea.

Arartekoaren jarreraren adibide praktiko batzuk:

EAEko haurren, nerabeen, gazteen eta helduen buruko osasunaren arretaren inguruan egindako hurbilketa: erronkak eta aukerak

2013ko urriko ebazpena

 

Vitoria-Gasteiz, 2015eko maiatzaren 14a