Dagoeneko hasi da Ombudsmanaren Nazioarteko Institutuaren Topaketa

Ingurumen arloko gobernantza egokia: Ombuds erakundeen eginkizuna ingurumen-eskubideak babesteko orduan

Gaur, Gasteizen, Ombudsmanaren Nazioarteko Institutuaren (ONI) topaketa bat hasi dute Iñigo Urkullu lehendakariak, Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidenteak, Peter Tyndall ONIko presidenteak eta Manuel Lezertua arartekoak, Euskadiko beste agintari batzuekin batera, gai hau lantzeko asmoz: "Ingurumen arloko gobernantza egokia: Ombuds erakundeen eginkizuna ingurumen-eskubideak babesteko orduan".

Hasiera-ekitaldian, arartekoak topaketa hori Gasteizen egitearen garrantzia nabarmendu du, "ingurumenaren jasangarritasunarekin bereziki konprometitutako" hiria baita.

Lezertuak erantsi duenez, "Ombuds erakundeak funtsezko tresna dira eta izaten jarraituko dute kutsadura hobeto kontrolatzeko eta ingurumen arloko erronka gogorrei nola aurre egin aztertzeko, adibidez, klima-aldaketari edo naturako baliabideak eta biodibertsitatea galtzeari, izan ere, erronka horiek jada planeta honetan bizi garen guztioi eragiten digute, eta guk daukagu datozen belaunaldiei utziko diegun ondarea zaintzeko ardura".

IOI munduko erakundea 1978an sortu zen, mundu osoko 90 herrialdetik gorako 188 Ombuds erakunde baino gehiago elkarlanean aritzeko. Herriaren defentsa-erakundeak sustatu eta garatzea du helburu.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 16a