Desgaitasunari buruzko munduko txostena

 

Mila milioi pertsona baino gehiago bizi dira mundu osoan desgaitasun moduren batekin; horietatik ia 200 milioik zailtasun handiak dituzte beren funtzionamenduan.

Hurrengo urteetan, desgaitasuna are kezkagarriagoa izango da, bere prebalentzia handitzen ari baita. Horren arrazoia da biztanleria zahartzen ari dela eta desgaitasun-arriskua handiagoa dela adineko helduen artean, baita gaixotasun kronikoen (diabetesa, gaixotasun kardiobaskularrak, minbizia eta osasun mentaleko nahasmenduak) mundu osoan gora egin duelako ere.

Ondorioz, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) eta Munduko Bankuaren Taldeak elkarrekin egin dute desgaitasunari buruzko mundu-txosten hau, desgaitasunen bat duten pertsonen bizitza hobetzeko eta Desgaitasunen bat duten Pertsonen Eskubideei buruzko Nazio Batuen Konbentzioaren aplikazioa errazteko politika eta programa berritzaileak formulatzera bideratutako datuak emateko. 2008ko maiatzean jarri zen indarrean Konbentzio hori.

 

Txostena ikusi