EAE-ko gizarte- eta osasun-erakundeen arteko topaketa: "Buruko osasuna eta gizarte bazterketa"

Iñigo Lamarca arartekoak EAEko gizarte- eta osasun-erakundeen arteko topaketan parte hartu du gaur, Bilbon. "Buruko osasuna eta gizarte bazterketa" izenburuko ponentzia eskaini du bertan.

Topaketa hori ASVAR Errehabilitazio Psikosozialerako Euskal Elkarteak eta EAPN EUSKADI txirotasunaren eta gizarte-bazterketaren kontra borrokatzeko Europako Sareak Euskadin duen elkarteak antolatu dute.

ASVARren helburuak honako hauek dira: buruko gaitz larriak dituzten pertsonen tratamendu osoa sustatu eta garatzea, batez ere tratamendu eta teknika psikosozialak aplikatzeari dagokionez, eta, horrela, pertsonentzat ahalik eta bizi-kalitate mailarik onena lortzea, beraien ezaugarrien, beharren, komunitatearen barruan pertsona gisa dituzten eskubide eta betebeharren arabera.

Bestalde, EAPN EUSKADI lanean ari da txirotasunaren eta gizarte-bazterketaren kontrako borroka Europar Batasunaren agenda politikoan sartzeko, eta txirotasunaren eta gizarte-bazterketaren kontrako ekintzen eraginkortasuna bultzatu eta gehitzeko.

Bilbao, 2010eko urriaren 22a


Lotutako dokumentazioa

SALUD MENTAL Y EXCLUSIÓN SOCIAL: ESTADO DE LA CUESTIÓN